FreeCAD eginbide nagusiak
Benetako mundua eraikitzeko sortua
FreeCAD mundu errealeko objektuak diseinatzeko sortutako aplikazioa da. FreeCADen egindako guztiak munduko unitateak erabiltzen ditu, bai mikroiak, kilometroak, hazbeteak edo oinak, baita unitateen konbinazioak ere. FreeCADek zehaztasun osoko eredu solidoak sortu, esportatu eta editatzeko tresnak ditu, bai eta eredu horiek gero 3D inprimaketan edo CNC makinetan erabili ahal izateko, ereduen 2D marrazkiak eta bistak sortzeko, elementu finituen analisiak eta haren antzekoak gauzatzeko edo eredu-datuak materialen kantitate edo faktura gisa esportatzeko ere.
Solidoetan oinarritutako geometria-kernel ahaltsua
FreeCADek geometria-motor aurreratu bat darabil, Open Cascade teknologian oinarritutakoa. Solidoak, Boundary Representation (BRep) objektuak eta Non-uniform rational basis spline (NURBS) kurbak eta gainazalak onartzen ditu, eta objektu horiek sortu eta aldatzeko hainbat tresna eskaintzen ditu, eragiketa boolear konplexuak, biribiltzeak, formen garbiketa eta asko gehiago egiteko erabili daitezkeenak barne.
Eginbide anitzeko ingurune parametrikoa
FreeCAD objektu guztiak parametrikoak dira jatorriz, horrek esan nahi du zenbakizko balioak, testuak, aktibatu/desaktibatu botoiak edo beste objektu batzuek bezalako propietateetan oinarrituta egon daitezkeela. Formen aldaketa guztiak dinamikoki birkalkulatzen dira, desegin/berregin pila batean erregistratzen dira eta ereduaren historia zehatz batean gordetzen dira. Objektu baten propietateek beste objektu batzuen propietateen balioak baldintzatu ditzakete, horrela inoiz ez bezalako kate parametriko pertsonalizatu konplexuak sortu daitezkeelarik. Objektu parametriko berriak erraz kodifikatu daitezke.
Python edonon
FreeCADen funtzionaltasun nagusiak C++ lengoaian idatzi dira sendoagoak eta azkarragoak izan daitezen, baina kanpoko geruza eta lan-mahai asko eta nukleoaren eta erabiltzaile-interfazearen arteko komunikazio ia guztiak Python erabiliz idatzi dira. Python programazio-lengoaia zalu eta erraza da. Python kodea erabiliz, ia edozer egin daiteke FreeCADen, Python kontsola integratuan makroak grabatzeko lerro bakarreko komandoak sartzetik hasi eta lan-mahai pertsonalizatu osoak sortzera iritsi arte.
Fitxategi-formatuen frenesia
FreeCADek ereduak eta haietako beste datu batzuk inportatu eta esportatu ditzake, adibidez analisien emaitzak eta kantitateen datuak, hainbat fitxategi-formatutara, adibidez STEP, IGES, OBJ, STL, DWG, DXF, SVG, SHP, DAE, IFC edo OFF, NASTRAN, VRML, OpenSCAD CSG eta beste asko, FreeCADen jatorrizko FCStd fitxategi-formatuaz gain. Gehigarrien bidezko lan-mahaiek fitxategi-formatu gehiago gehitu ditzakete.
Murrizketetan oinarritutako 2D krokisgile parametrikoa
FreeCADek abangoardiako krokisgile bat dauka, murrizketa-ebazle integratua duena eta geometrikoki murriztutako 2D formak marraztea ahalbidetzen duena. Krokisak dira, hain zuzen, FreeCADen oinarrizko blokeak, eta haiekin eraikitzen diren murriztutako 2D formak beste objektu batzuk eraikitzeko oinarri gisa erabili daitezke, bai piezen diseinurako lan-mahai dedikatuan bai beste edozein lan-mahaitan.
Espezialitate anitzeko ekosistema handia, gero eta gehiago hazten ari dena
FreeCAD offers dedicated workbenches for a variety of purposes such as CSG modeling, simple 2D CAD drafting, NURBS surfaces, architectural or BIM modeling, 3D printing, CAM and CNC, point clouds, working with OpenSCAD files, designing industrial robot trajectories, doing Finite Element Analyses, and much more. FreeCAD also provides easy tools to install and manage add-on workbenches and macros developed by the users community.
Ezagutu gehiagoKomunitateak garatua
FreeCAD mundu guztiarentzat dago egina, zu bezalako pertsonek sortua. FreeCAD tresna libre eta indartsua bihurtu nahi duten garatzaile, erabiltzaile, moderatzaile eta itzultzaileen komunitate batek garatzen eta mantentzen du. Garapenean hartzen diren erabakietan ez dago dirua irabazteko asmorik, ez dizu inork FreeCAD bertsioa eguneratzera behartuko eta ez dizute inposatuko lan egiteko modu jakin bat. Bai FreeCAD bera bai harekin sortzen dituzun fitxategiak eta datuak zureak izango dira betiko.
Bertsioaren oharrak
Begiratu hemen oraingo zein aurreko FreeCAD bertsioren oharrak. Bertsio-oharrek bertsio bakoitzaren berritasunak deskribatzen dituzte:
- 0.21 bertsioa - 2023ko abuztua (egungo bertsio egonkorra)
- 0.20 bertsioa - 2022ko ekaina
- 0.19 bertsioa - 2021eko martxoa
- 0.18 bertsioa - 2019ko martxoa
- 0.17 bertsioa - 2018ko apirila
- 0.16 bertsioa - 2016ko apirila
- 0.15 bertsioa - 2015eko martxoa
- 0.14 bertsioa - 2014ko martxoa
- 0.13 bertsioa - 2013ko urtarrila
- 0.12 bertsioa - 2011ko abendua
- 0.11 bertsioa - 2011ko martxoa
Jarraitu FreeCADen kanal ofizialak albiste berriak eskuratzeko: