FreeCAD Logo
  • Ingelesa Afrikaansa Arabiera Bielorrusiera Katalana Txekiera Alemana Greziera Espainiera Espainiera Euskara Finlandiera Filipinera Frantsesa Galiziera Kroaziera Hungariera Indonesiera Italiera Japoniera Kabiliera Koreera Lituaniera Nederlandera Norvegiera (Bokmål) Poloniera Portugesa Portugesa Errumaniera Errusiera Eslovakiera Esloveniera Serbiera Suediera Turkiera Ukrainiera Valentziera Vietnamiera Txinera Txinera
  • Ezaugarriak
  • Deskargatu
  • Bloga
  • Dokumentazioa
    Dokumentazio-aurkibidea Nola hasi Erabiltzaile-dokumentazioa FreeCADen eskuliburua Lan-mahaien dokumentazioa Python koderako dokumentazioa C++ koderako dokumentazioa Tutorialak Ohiko galderak Privacy policy FreeCAD aplikazioari buruz
  • Lagundu
    Nola lagundu Babestu / Lagundu diruz Jakinarazi akatsa Egin pull eskaera bat Lanak eta finantziazioa Ekarpenak egiteko gidalerroak Garatzaileen eskuliburua Itzulpenak
  • Komunitatea
    Code of conduct Forum The FPA GitHub GitLab Codeberg Mastodon Matrix IRC IRC via Webchat Gitter Discord Reddit Twitter Facebook LinkedIn Egutegia

Babestu eta diruz lagundu

FreeCAD diruz laguntzea

Mila esker FreeCAD diruz laguntzeko duzun interesagatik.

FreeCAD azkar hazten ari den proiektua da, boluntarioki lanean ari diren garatzaileen eta erabiltzaileen komunitate batek garatua, modelizatzaile parametriko libre eta 3D formatukoa sortzeko nahiaren inguruan bildua. FreeCADen garapena batez ere pertsona horien energiari esker gertatzen da, dirurik behar izan gabe.

Hala ere, dirua lagungarria da beste helburu batzuk betetzeko. Zenbait garatzailek proiektuan sarriago edo modu erregularragoan lan egin dezaten lortu daiteke, haiei diruz lagunduta, FreeCADen erabiltzeko denbora gehiago izan dezaten, edo komunitateari laguntzeko balio dezake, zenbait pertsona CADi lotutako topaketetara joan daitezen eta, horrela, FreeCAD erakutsi diezaieten erabiltzaile profesionalei. Gure kabuz topaketak antolatzeko ere balio dezake, gure komunitateko kide zenbaitek biltzeko, zerbitzariak eta web zerbitzuak ordaintzeko eta beste hainbat gauzatarako.

FreeCAD proiektuari laguntzeko dirua emateko modu desberdinak daude, bai banako gisa bai enpresa gisa edo erakunde gisa, zure nahiaren arabera. Proiektuari ematen diozun dirua FreeCAD proiektuaren elkarteak (FPA) jasoko du. FreeCAD administratzaileek eta garatzaile nagusiek sortutako irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. FPA elkarteak jasotako dirua garatzaileen artean banatuko da eta FreeCADen garapenerakozenbait proiektu, ahalegin eta ideiak garatzeko erabiliko da.

Gogoratu, hala ere, FreeCAD beti izango dela librea. Inoiz ez duzu ezer ordaindu behareko FreeCAD erabiltzeko, eta ezta hura aldatu edo banatzeko. Zure dirulaguntza ongi etorria izango da eta asko lagundu dezake, baina inoiz ez dizugu eskatuko ezer ordaintzeko FreeCADen eginbideak erabiltzeko.

Aldi bakarreko dirulaguntza

Ezin baduzu modu erregularrean lagundu, edo seguru ez bazaude, baina proiektuari lagundu nahi badiozu, laguntza bakarra eman diezagukezu, berdin dio zein den diru kopurua.

Aukeratu nahieran zenbat diru eman nahi duzun behin bakarrik:





SEPA informazioa
Ezarri SEPA banku-transferentzia hona::
The FreeCAD project association
IBAN: BE04 0019 2896 4531
BIC/SWIFT code: GEBABEBBXXX
Banku-agentzia: BNP Paribas Fortis
Helbidea: Rue de la Station 64, 1360 Perwez, Belgium

Diruz laguntzeko modu eta aukera desberdinei buruzko informazio gehiago, dohaitzen orrian.

Babesleak

Babesleek FreeCAD proiektuari behin eta berriz laguntzen diote diruz. Hori banakako gisa edo enpresa/erakunde gisa egin daiteke, kanal eta plataforma anitzen bidez, zure nahien arabera.

FreeCAD proiektuari lagunduz, bere garatzaileek diru-sarreren fluxu egonkorra izango dute, eta horrela, aldez aurretik planifikatu, ahal izango dituzte eta garapena sendotasun gehiagoz gauzatu ahal izango da.

Laguntzeko modu desberdinak sortu ditugu, pertsonek zein enpresek FreeCAD proiektuari lagundu diezaioten. Proiektua modu erregularrean laguntzean, salbu eta anonimo izatea nahi baduzu, zure izena, enpresaren izena eta/edo logoa eduki ahal izango dituzu webgune honetan, eman duzun laguntza motaren arabera:

  • ♥ Babesle arrunta: hilean 1 USD / 1 EUR baino gehiago. Zure izena ez da hemen agertuko, baina hala ere proiektuari laguntza ederra emango diozu. Babesle normalek proiektua mantentzen laguntzen dute, babesle handiek bezainbeste.
  • 🥉 Brontzezko babeslea: hilean 25 USD / 25 EUR baino gehiago. Zure izena edo zure enpresarena orri honetan agertuko da.
  • 🥈 Zilarrezko babeslea: hilean 100 USD / 100 EUR baino gehiago. Zure izena edo zure enpresarena orri honetan agertuko da, eta zure webgunearen esteka bat eta lerro bateko deskribapen-testu bat izango duzu.
  • 🥇 Urrezko babeslea: hilean 200 USD / 200 EUR baino gehiago. Zure izena edo zure enpresaren izena eta logoa agertuko dira orri honetan, eta zure webgunearen esteka bat eta deskribapen-testu pertsonalizatua erakutsiko dira. Hasieratik FreeCADi lagundu dioten enpresak urrezko babesle gisa ere agertuko dira.

Hilero laguntza txiki bat eman ordez, erosoagoa izan dakizuke behin bakarrik egitea dohaitza handiago bat, hamabigatik zatitzen bada babesletzaren figura emango dizuna. Ez izan zalantzarik horretarako!

Aukeratu nahieran zenbat diru eman nahi duzun hilean behin:





SEPA informazioa
Ezarri SEPA banku-transferentzia hona::
The FreeCAD project association
IBAN: BE04 0019 2896 4531
BIC/SWIFT code: GEBABEBBXXX
Banku-agentzia: BNP Paribas Fortis
Helbidea: Rue de la Station 64, 1360 Perwez, Belgium

Diruz laguntzeko modu eta aukera desberdinei buruzko informazio gehiago, dohaitzen orrian.

Esaiguzu foroan duzun izena edo sare sozialetako ezizena zure transferentziaren ohar modura, edo bidali posta-mezua, zure laguntzaren aitortza egokia egin dezagun.

Urrezko babesleak

Libre Space Foundation is the non-profit foundation for open source hardware and software in space
Oaktree engineering
Spacecruft
Epiray manufactures equipment for thermal laser epitaxy
3BM Ingenieursbureau is a cooperative of practical engineers acting in construction

Babesle goiztiarrak

Aleph Objects was a small manufacturing company based in Loveland, Colorado. They are the creators of Lulzbot 3D printers
Imetric 4d Information Technology Company · Medical & Health
KiCad Services Corp is a full-service commercial support corporation, formed with the mission of helping professional users succeed and thrive with KiCad
OpeningDesign An (uberly) transparent and open source architectural studio
Wetpaint Designs is a small scale manufacturer and product design firm

Zilarrezko babesleak

Chudovo is an international software development company with representative offices in Kyiv, Cologne, New York, Tallinn and London. It has been working on the market since 2006. Company has domain expertise in video security, logistics, medicine, finance
Anonymous user
Packt Publishing is a publisher of books about open-source software
PCBWay is a manufacturer of PCB boards, 3D-printed and CNC-produced parts

Brontzezko babesleak

Un voyageur avec serviette
David Yeung
Amplituda d.o.o.
plasmapotential
RobotMachines
Damian Toczek
Flaviu Tamas
Lex Heles
Brian Smith
Kliment / Future Bits
James Debono
Ian Rees
Ton Roosendaal
Robert
Lukas Alberts
Marius Grunca
Markus Vogt
Jose Alonso Mendoza
Jarri gurekin harremanetan!
Forum GitHub Mastodon Matrix IRC Gitter.im Discord Reddit Twitter Facebook LinkedIn

© FreeCAD taldea. Orri nagusiko irudien kredituak (goitik behera): ppemawm, r-frank, epileftric, regis, rider_mortagnais, bejant.

Proiektu honi laguntzen diotenak: , KiCad Services Corp. eta beste babesle batzuk

GitHubImprove this page on GitHub